OSAGAIAK
(2 errazio):
- Txangurrua, 200 g-ko erretilu 1,
- Porru 1,
- azenario 1,
- tipula ½,
- berakatz-atal bat,
- tomate 1 zurituta,
- baso bete ardo zuri, ura edo salda, olioa, gatza, piperbeltza, perrexila, ogi-birrina eta gurina.
PRESTATZEKO ERA:
Ebaki fin-fin, tipula, porrua eta piper berdeak. Zartagina batean, frijitu oliotan berakatz-atala gorritu arte eta erretiratu. Frijitu olio berean, su motelean, barazkiak eta erantsi tomateak zatituta. Erantsi 4 koilarakada salda eta baso bete ardo zuri. Utzi loditzen. Bota gatza eta piperbeltza. Utzi irakiten beste 10 minutu. Erantsi txangurrua (aldez aurretik desizoztuta), nahasi ondo eta bete oskola edo lurrezko kazola. Estali dena ogi birrinarekin eta perrexilarekin eta ipini gainean gurin-zati bat. Sartu aldez aurretik berotutako labean 10 minutuan, mahaira atera baino lehen.