Angula aingiraren arrainkumea da. Aingirak Europatik Sargazo itsasora (Bermuda Uharteetara) joaten dira arbiak errutera eta hantxe jaiotzen dira angulak.
Golkoko Korronteak eramanda, hiru urteko bidaia luzea egin ondoren, angulak Europako eta Afrikako Iparraldeko kostaldetara iristen direnean 1 g pisatzen dute (angula bakoitzak gramo bat).
Ibaietako ur gezetan arrain helduak izatera iristen dira.
Kolorea da garapenaren seinaleetako bat. Jaiotzen direnean, angulak gardenak dira eta, denbora pasa ahala, ibaiko ur gezetan kolorea belztu egiten zaie, aingira heldu bilakatzen diren heinean.
Harrapatzen diren angulak egun batzuk baino ezin dira bizirik mantendu ur gezako haztegietan, merkaturatzen diren unera arte.
Produktua egosita merkaturatzen da. Horretarako, aldez aurretik angulak hil egin behar dira, uretan tabakoa botata. Hil ondoren, minutu batez egosten dira, ur gazi irakinetan.
MERKATURATZEA URRITIK MARTXORA
ANGULA EGOSI FRESKOA
250 g-ko erretilutan merkaturatzen dira.
Bestelako formatua nahi izanez gero, berariaz eskatu behar da.
ANGULA EGOSI IZOZTUA
Aldez aurretik enkargatuta baino ez da merkaturatzen.
Angula egosi freskoaren formatu berberak erabiltzen dira.