LEGE OHARRA, BALDINTZA OROKORRAK ETA PRIBATUTASUN POLITIKA
Lege Informazioa
Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu www.brunoehijos.com interneteko domeinuaren titularra honako hau dela: Andrés Bruño e Hijos, S.L. (IFK: B20093233), helbidea: Komastegi Etxea, Erriberako 6, 20170 Usurbil (Gipuzkoa), telefono-zenbakia: 943361126, helbide elektronikoa: administracion@brunoehijos.com, Gipuzkoako Probintziako Merkataritza Erregistroan izena emanda.
- 1. Baldintza Orokorrak
Andrés Bruño e Hijos, S.L. (hemendik aurrera “enpresa”) enpresaren jarduera arraia eta mariskoaren salmenta da. www.brunoehijos.com (hemendik aurrera “web gunea”) Andrés Bruño e Hijos, S.L.ren jabetzako web gunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Web gune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen erabilera baldintza horiek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du web gune honetan nabigatu.
Web gune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa web gunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak. Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik web guneko informazioari. Bide beretik, ezingo du web guneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin. Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; esan nahi baita, ezingo dute eman Andrés Bruño e Hijos, S.L., beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.
Andrés Bruño e Hijos, S.L.k ahalegin handia egiten du web gunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. Andrés Bruño e Hijos, S.L.k espresuki uko egiten dio web gune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.
Web guneak beste web gune batzuetarako estekak jar ditzake edo bere web gune bilatzaile batekin horietarako sarbidea eman dezake. Andrés Bruño e Hijos, S.L.k ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik, ezta bilaketen emaitzarenik ere; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.
Andrés Bruño e Hijos, S.L. ez da web gune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. Andrés Bruño e Hijos, S.L.k ez du bermatzen web gunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.
Andrés Bruño e Hijos, S.L.k beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, web gune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. Andrés Bruño e Hijos, S.L.k ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.
- 2. Jabetza intelektuala eta industriala
Web gune honen jabetza-eskubideak, eta baita bertako orrialde, pantaila, informazio, itxura zein diseinu, produktu eta zerbitzu, marka, logo, lelo eta gainerakoen jabetza-eskubideak ere, Andrés Bruño e Hijos, S.L.renak dira, non eta ez den bestelakorik adierazten.
Web gune honetan sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, Andrés Bruño e Hijos, S.L.k bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen dionik. Norbaitek lan horiek baimenik gabe erreproduzitu, banatu, merkaturatu eta eraldatzen baditu, Andrés Bruño e Hijos, S.L.ren jabetza intelektualaren eskubideak urratuko ditu.
Erabiltzaileak web gune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Web guneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.
- 3. Aldaketak
Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Andrés Bruño e Hijos, S.L.k noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira web gune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Andrés Bruño e Hijos, S.L.k eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.
- 4. Pribatutasun Politika - Datu Pertsonalen Babesa
4.1. Atarikoa
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (aurrerantzean, DBLO) eta bere arautegiaren arabera, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak Andrés Bruño e Hijos, S.L.ren fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako produktuen eta zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira, baita zure interesekoa izan daitekeen informazio komertziala bidaltzeko ere.
Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira. Izan ere, Andrés Bruño e Hijos, S.L.k Datu Pertsonalen Babeserako indarrean den araudia betetzen baitu eta izena emana baitauka Datuak Babesteko Bulegoaren Erregistro Nagusian. Andrés Bruño e Hijos, S.L.k erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.
4.2. Interesdunen eskubideak
Andrés Bruño e Hijos, S.L.k erabiltzaileari gogorarazi nahi dio edonoiz erabil ditzakeela datuetan sartzeko, datuak aldatzeko zein ezeztatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak. Horretarako, idatzia bidali beharko dio Fitxategiaren Erantzuleari: Komastegi Etxea, Erriberako 6, 20170 Usurbil (Gipuzkoa), telefonoa: 943361126 edo, bestela, administracion@brunoehijos.com helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da.
Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.
4.3. Segurtasun-neurriak
Andrés Bruño e Hijos, S.L.k, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, DBLO eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Andrés Bruño e Hijos, S.L.ren erantzukizunpekoak.
Zer da cookie bat?
Cookie bat web zerbitzari batek erabiltzaileak konektatzeko erabiltzen duen gailuan (ordenagailuan, mugikorrean, e.a.) utz dezakeen testu fitxategia bat da, berriz konektatzen denean identifikatu ahal izateko edo/eta nabigazioa errazteko. Cookie-ek nabigazioa errazten dute eta abantaila asko ekartzen dituzte. Esate baterako, erabiltzailearen saioa kudeatzeko (pasahitza gutxiagotan sartzeko) edo web gunearen edukiak erabiltzailearen gustuetara egokitzeko (adibidez, hizkuntza). Cookie-ak saiokoak edo iraunkorrak izan daitezke. Saioko cookie-ak web gunea uztean urratzen dira, berriz, cookie iraunkorrak ordenagailuan data zehatz bat arte mantentzen dira.
Zein cookie mota erabiltzen ditu web gune honek?
Web gune honek cookie mota desberdinak erabiltzen ditu, jarraian zehazten diren helburu desberdinekin:
Cookie teknikoak: aukera ematen dutenak web gunean nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko, esate baterako, saioa identifikatzea, sarbide mugatua duten guneetara sartzea edo edukiak sare sozialen bidez partekatzea (adibidez, AddThis).
Analisi cookie-ak: aukera ematen dutenak web guneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko, horrela web gunea erabiltzaileen nabigaziora egoki eta hobeto daiteke (adibidez, Google Analytics erabilita). Cookie mota hauek iraunkorrak dira.
Web gune honek honako cookie hauek erabiltzen ditu:
Cookiea |
Mota |
Helburua |
__atuvc |
AddThis |
Edukiak partekatzeko |
__atuvs |
AddThis |
Edukiak partekatzeko |
__utmt |
Google Analytics |
Web Gunearen erabilera estatistikoki neurtu ahal izateko |
__utma |
Google Analytics |
|
__utmb |
Google Analytics |
|
__utmc |
Google Analytics |
|
__utmz |
Google Analytics |
Nola desaktibatu daitezke cookie-ak?
Nabigatzaile gehientsuenek automatikoki onartzen dute cookie-ak erabiltzea; halere, erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake, bere pantailan cookieak jaso direla adierazteko, eta bide batez, instala daitezen saihesteko. Kasu honetan, web gunearen bidez emandako zerbitzuen kalitatea eta azkartasuna gutxitu daiteke.
Erabiltzaileak aukera du cookie-ak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko. Lagungarri gisa, hemen erakusten dugu nola konfiguratu daitezkeen cookie-ak nabigatzaile desberdinetan.
Internet Explorer: Tresnak. Internet Aukerak. Pribatutasuna. Aurreratua.
Firefox: Lehentasunak. Pribatutasuna.
Google Chrome: Ezarpena. Aukera aurreratuak. Pribatutasuna. Cookieak.
Safari: Lehentasunak. Pribatutasuna.
Erabiltzaileak aurretiko baimena ematen dio Andrés Bruño e Hijos, S.L.ri cookie-ak erabiltzeko web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango baimen hau jasotzea web gunean sartzen den bakoitzean.
4.5. Trafiko-datuak
Andrés Bruño e Hijos, S.L.ren web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.
Erabiltzaileak aurretiko baimena ematen dio Andrés Bruño e Hijos, S.L.ri bere IP helbidea tratatzeko web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango baimen hau jasotzea web gunean sartzen den bakoitzean.
4.6. Indarraldia
Andrés Bruño e Hijos, S.L.k beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Andrés Bruño e Hijos, S.L.k aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Andrés Bruño e Hijos, S.L.k gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara
- 5. Jurisdikzioa
Andrés Bruño e Hijos, S.L.ren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Andrés Bruño e Hijos, S.L. eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Andrés Bruño e Hijos, S.L.k zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.