OSAGAIAK
(4 errazio):
- 200 g-ko txangurru-erretilu 1,
- pikillo-piperrak,,
- poto 1,
- porru 1,
- 2 piper berde,
- kipula 1/2,
- olioa, gatza, perrexila, esnea, irina, tomate frijitua edo esne-gaina.
BARRUBETEA PRESTATZEKO:
Ebaki fin-fin, tipula, porrua eta piper berdeak. Zartagina batean, su motelean frijitu bigundu arte. Erantsi txangurrua (aldez aurretik desizoztuta), nahasi ondo, irin-koilarakada bi erantsi eta esnea botatzen joan, poliki-poliki, bexamela egin arte. Bete piperrak koilaratxo batekin, bero dauden bitartean. Hozten direnean, frijitu apur batean olio bero-beroarekin eta ipini erretiluan.
SALTSA PRESTATZEKO: Irabiatu 3 piper, erantsi tomate frijitu hotza (edo esne-gaina, nahiago izanez gero) eta ipini saltsa plater hutsean. Ipini gainean piper beteak eta mahaira atera.